TXAPELDUNAK !! Gure jokalariak, Alebin Txapeldunak, bai banaka, bai taldeka, Gipuzkoako eskolartzeko partiden finaletan


 

Gainera, podium osoa, Asier Martinez txapeldun, Jon Vernier txapeldunorde eta Marco Prieto 3. sailkatua. Bidasoako Panterak taldeka, alebin txapelduna, eta Bidasoako Lehoiak Haur Mailan 3. sailkatua

 

Foto Aia

 

 

Atzo, ekainak 19, larunbata, eta gaur igandea, ekainak 20, FGA/GXFk eta klubek antolatutako Gipuzkoako Eskola Topaketen finalak jokatu ziren, Online bidez, Lichess.org plataformaren bidez.

Final hauetan, maiatzean jokatutako zonaletako sailkatu onenek parte hartu dute.

 

Gure jokalarien arrakasta handia, batez ere alebin kategorian. Banakakoan 36 jokalarik parte hartu dute final hauetan, horietatik 11 gure klubekoak, eta podiuma Asier, Jon eta Marco gure jokalariek bete dute osorik, Aimar Arreche eta Siena Ibarra 9. eta 10. postuetan, hurrenez hurren.

 

Haur Mailan, 23 jokalarik parte hartu dute, horietatik 7 gure klubekoak, non Ibon Muñoz Bidasoa Xakeko sailkaturik onena izan den, 9. postuan.

 

Emaitza bikaina lortu du, baita ere, Taldekako modalitatean: Allevinesen, Bidasoako Panterak (Asier, Aimar, Jon, Telmo eta Marco) 1. postua lortu du, eta Bidasoako Elefanteak, 5..

Bidasoako lehoiak, Ibon, Mikaela, Manex, June eta Diegok osatua, 3. postua lortu dute Haur Mailan

 

 

Emaitza on hauek, martxoan Azkoitian ospatu zen Gaztedi-Kutxa Txapelketan lortutakoei gehitu behar zaizkie, non Bidaosa A-k Txikiak Kategoria irabazi zuen.

https://www.bidasoaxake.com/es/noticias/txapeldunak

 

Harrobi ona etorri da eskualdetik!!

 

Zorionak parte-hartzaile guztiei, egin duzuen ahalegin handiagatik!!!

 


 

IRUNGO  ZONALAK

maiatzaren 23an igandea, FGA/GXFk antolatutako Eskola Topaketak egin dira, Online bidez, Lichess.org plataformaren bidez, eta 5 haurrek, 12 alebinek eta 12 benjaminek parte hartu dute.

Hona hemen kategorien emaitzak:

 

Infantilak (2007an eta 2008an jaiotakoak)

1. Ibon Muñoz (IBONTXE)

2. Peru Alijostes (Peru_Alijostes11)

3. June Illari Palma (jpillari2020)



Alebinak (2009an eta 2010ean jaioak)

1 - Asier Martinez (33. pro33)

2. Jon Vernier (jonVU2010)

3. Aimar Arreche (Aimar12)



Benjaminak (2011n eta 2012an jaioak)

1) Danel Artola (Danel2011)

2. Adur Muñoz (IBONADUR)

3.- Ander Conde (ANDERCONDE)

 

  

 

 

 

 

Sponsor principal

Servos Agencia Inmobiliaria

laboral kutxa