Gaur Igande Sasoin izan gara, taulekin eta Xake Gigantearekin
Gaur goizean, 11: 00etatik 13: 00etara, aurtengo Igande Sasoiko lehen jardunaldia izan da, Irungo Kolon pasealekuan.
Ekimen honen asmoa da jarduera fisikoa egiteko ohitura osasungarriak hartu ditzaten sustatzea Irungo familien artean. Horretarako, jarduera irekiak eta edonork egiteko modukoak proposatzen ditu igande goizetan, hiriko erdigunean.
Oraingo honetan, xakea herritarrengana hurbiltzeko hartu dugun konpromisoa betez, gure taulak hiriaren erdigunera eraman ditugu. Bertan, gazteek zein helduek partida batzuk jokatu ahal izan dituzte, eta kirol polit horrekiko interesa agertu dute, Bidasoan pixkanaka sartzen ari baita.
Xakeaz gain, Atletismoa, Tenisa, Saskibaloia eta Mahai-tenisa bezalako kirolek ere parte hartu dute jardunaldi honetan.