Bai Banaka, Bai Taldeka
Alebin kategorian ere emaitza onak
Asteburu honetan Gipuzkoako Eskolarteko Finalak ospatu dira Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Gipuzkoako Federazioak antolatuta.
Final hauetan probintzian jokatu diren zonal ezberdinetako lehen sailkatuek parte hartu dute.
Maiatzaren 7an, larunbata, BANAKAKO modalitatearen txanda izan zen. Alebin kategorian, 40 jokalarik hartu zuten parte, horietatik 9 gure Klubekoak, Suitzako sisteman 6 txanda egin zituztenak, 10 '+5 "-ko errtimoan. Jon Vernierrek 4. postua lortu zuen, Carlo Odriozolak 5.a, Siena Ibarrak 7.a, Adur Muñozek 10.a, Asier Fernandezek 12.a eta Joaquín Tiserak 13.a, lehen 13en artean 6 jokalari jarriz.
ALEBIN SAILKAPENA Chess-results
Haur mailan, ezin pozik egon, Asier Martinez izendatu baita TXAPELDUNA, Ibon Muñozekin Podiumean ere 3. postuan, 4. postua Marco Prietorentzat, 7. postua Aimar Arrecherentzat eta 10. postua Jon Pereirarentzat.
Guztira 22 partaidetik 5ek parte hartu zuten Klubean, eta guztiak lehenengo 10en artean amaitu ziren.
INFANTIL SAILKAPENA Chess-results
Igandean TALDEKO modalitatea jokatu zen. Alebin mailan, Bidasoa A eta Bidasoa B taldeek parte hartu zuten beste 6 talderekin batera, oraingoan kanporaketetara, 5. eta 6. postuan amaituz hurrenez hurren.
Haurren kategorian, 4 taldek parte hartu dute, Round Robin sisteman, Eta gure Bidasoa A taldeak lortu du Txapelketa, iaz Alebin mailan lortutako titulua berretsiz.
¡¡¡ ZORIONAK GUZTIOI !!! ¡¡¡ Beste urte zoragarria gure jokalari gazteentzat !!!