Bidasoa Xake klubean irakasle berriak prestatu nahi ditugu gaur egun dugun eskariari erantzuteko, batez ere eskola-umeen artean
Haientzat prestatu dugu ikastaro hau, helduentzat zein nerabeentzat. Ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea.
Prestakuntza hori Irungo Lope Irigoyen kaleko 19ko lokalean emango da, 90 minutuko 6 saiotan, ekainaren 14,15,16, 21,22 eta 23an, 17: 30etik aurrera.
Egun eta ordutegi horiek malguak dira, interesdunen prestasunaren arabera.
Ikastaroaren helburua:
Haurrentzako hastapen-eskolak modu egituratu eta eraginkorrean ematea ahalbidetuko digun metodo bat lantzea. Xakea haurrei nola transmititu behar diegun ikastea, erakargarria izan dadin. Xake-ikastaro oso baten egitura egiteko gai izatea, hastapen-fasea beteko duena.
Metodologia:
Hastapeneko xake prestakuntza prozesua landuko dugu 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Galdera hauei erantzungo diegu:
Zer ematen die xakeak haurrei?
Nola ikasten du ume batek xakea?
Zein izan behar da begiralearen/entrenatzailearen zeregina?
Nola egokitu behar da monitorea taldera?
Zer garrantzi du psikologiak xakean?
Zer ordenatan irakatsi behar diegu xakea?
Horretarako, honako gai hauek landuko ditugu:
Oinarrizko arauak
Taula
Piezak
Mugimendu bereziak
Xake, Jaque Mate eta Ahogado
Taktika
Minijokoak
Animatzen bazara, bidali mezu bat eta informazioa emango dizugu.
emaila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.