Ibon Muñoz Ferreirak Maisurako Hautagai Titulua lortu du


 Xake Bidasoako jokalariak CM Titulua eskuratu du Pontevedrako XIV. Nazioarteko Txapelketan

 Ibon CM 

 

Ibon Muñozek 17 urte ditu, eta 2019an sortu zenetik Klubeko kide da. Nazioarteko titulu bat lortu duen Bidasoako lehen jokalaria da.

Denboraldi on baten ondoren, uda honetan hainbat txapelketa jokatzera animatu da, horien artean VII Open Internacional Valencia Cune Xake txapelketa, uztailaren 4tik 12ra, 83,60 elo puntu lortuz.

Uztailaren 24tik 30era Galiziara joan zen Ciudade Pontevedra Masters XIV. Nazioarteko Txapelketa jokatzera, 79,20 puntu gehiago eskuratuz, eta Elo Fide Estandar 2200 puntura iritsiz Torneoan zehar, Fide Maisu izateko Hautagai Titulua (CM) lortzeko balio duena.

 

 Ibon_Muñoz.jpg

 

Pontevedra Txapelketa

 

Valencia Opena

 

IMG 20250426 WA0003

               2025eko Euskadiko gazte txapelduna

 

Ibon Ind. Primera min 

    Lehen mailako txapelduna. Banakakoak Gipuzkoa 2024

 

Zorionak Ibon, Bidasoa Xake Familia osatzen dugun guztion partetik !!!

 

 

Sponsor principal

laboral kutxa