Jose Luis Guijarro, Iker Tafall eta Jon Castillo izan dira irabazleak, Irun San Marcial Xake Txapelketako Absoluta, Sub-14 eta Sub-10 kategorietan, Online Lichess plataformaren bidez.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik!!
San Pedro eta San Martzial jaiak zirela-eta antolatutako txapelketa hau aurrez aurre egitea aurreikusita zegoen, baina osasun alerta dela eta, Online bidez jokatu genuen, Lichess.org plataforman.
42 izan dira parte hartzaileak, 7 erronda jokatu dituzte, 7 'finish erritmoarekin, sistema suitzarrean.
Eskola-kategoriak, 14 urtez azpikoak eta 10 urtez azpikoak goizez jokatu dira, eta absolutua arratsaldez.
Sari gisa, kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei dominak emango zaizkie (emailez eta pdf formatuan), eta diplomak (emailez eta pdf formatuan) kategoria bakoitzeko 8. sailkatuari.

Txapelketaren formatua PDF
Taldea:
Irun San Marcial Txapelketa 2020 https://lichess.org/team/irun-san-marcial-txapelketa-2020
Absolutu maila:
Irun San Marcial Absolutua https://lichess.org/swiss/EpVcrQjQ
Jose Luis Guijarro usurbildarrak irabazi du, bere partida guztiak irabazita. Bigarren postuan, 5 punturekin, Bidasoa Xake Klubeko Ramon Nogues, Igor Artola Errenteriako Beraun Bera Klubekoa hirugarrena izanez.

Ramón Nogues (Bidasoa Xake Kluba)

14 urte azpiko maila: 2006 eta 2009 urtean jaioak
14 urte azpiko Irun San Marcial https://lichess.org/swiss/YQvKzFjW
6,5 punturekin, Marlaxka X. Tko Iker Tafall izan da garailea maila honetan, Jurgi Diaz, hau ere Marlaxka X. Tkoa, eta 3. postuan, eta 2. postuan, Aimar Arreche Bidasoa Xake Klubakoa.

IKER ETA GORKA TAFALL
10 urte azpikoa: 2010 urte gorakoek
10 urte azpiko Irun San Marcial https://lichess.org/swiss/oMwIP1IX
19 izan dira maila gazteenean parte hartu dutenak, Barakaldoko Santurtzi X. T. taldeko Jon Castillorekin, 7 garaipenekin.
2. postua, 6 punturekin Marlaxka X.T.ko Gorka Tafallentzat, eta 3. postua Adur Muñoz Bidasoa Xake Klubeko jokalariarentzat.


Jon Castillo (Santurtzi X.T.) Danel Artola (Bidasoa x. K.)

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik, eta espero zaituztegu, edizio berri batean, datorren urtean, data hauetan.


